Skip to main content

Iñaki Rikarte gasteiztarrak eszena zuzendaritza onenaren Max saria irabazi du

Kultura

'Supernormales' obragatik eman diote Rikarteri saria. Desgaitasun fisiko edo psikikoa duten pertsonen sexualitateaz hitz egiten duen komedia satirikoa da saritutako arabarraren lana. Rikarteren aburuz hitzik gabe uzten duen testua du obrak, zuzen-zuzena eta tabuak kanoikadaz hausten dituena.