Skip to main content

Ion Fontenla, Landarlan Ingurumen Elkartea: “Dokumentalarekin elikaduraz eta elikagaien kontsumoaz hitz egin nahi genuen”

Kultura

Idoki eta Landarlan elkarteek ‘Zure platerean hasten da mundua’ dokumentala ondu zuten iaz, eta agroekologiaren gaia mahai gainean jartzeko eta hausnartzeko. Lana toki ezberdinetan aurkezten jarraitzen dute, izan ere, kontsumo eredua eztabaidagai izanik, aldaketarako tresna ere bada filma.