Skip to main content

Itxaso Paia, Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa: “Eulalia Abaitua argazkilaria omenduko dugu aurtengo BEST topaketan”

Kultura

Bizkaiko Emakume Sortzaileen II. Topaketak egingo dituzte datorren larunbatean Bilbon. Itxaso Paia antolatzaileetako batek nabarmendu du sortzaileak elkar ezagutu eta sarea egitea dela topaketen helburua. Horretarako, bakarrizketak, bertso saioak eta musika emanaldiak antolatu dituzte, besteak beste.

Aurten, Eulalia Abaitua argazkilaria omenduko dute, eta beraz, argazkigintzak leku berezia izango du: “Emakume sortzaileak existitzen dira, baina ez dute behar besteko oihartzunik izan. Eulalia Abaitua ezaguna da, aitortza badu, baina guk ere lekua bat eman nahi genion”, adierazi du Paiak. Horrez gain, Paiak nabarmendu du berrikuntza gehiago izango dituela aurtengo edizioak, eta horien artean aipatu du, besteak beste, Bizkaia irratiarekin elkarlanean egiten ari diren podcast-a.

Topaketetan izena emateko aukera dago oraindik best.eus webgunean.