Skip to main content

Ja! jaialdiaren 14. edizioa irailaren 27tik urriaren 8ra bitartean egingo da

Kultura

Edizio honetako gai nagusia magia izango dela jakinarazi dute antolatzaileek. Beraz, programazioko saio gehienetan arteen eta kulturaren ikuspegi desberdinetatik jorratuko dute gaia. Zuzendariek xehatu dute magiaren mirariak harreman estua duela irudimenaren ahalmenarekin eta artean duen umorearekin. Edizio honek dimentsio magiko horretan irudimena aldarrikatzea du xede. Jaialdiak aurreko edizioko bi guneak hartuko ditu. Lehenbiziko astean, Kale Nagusiko BBK Salan gauzatuko da. Bigarren astean, berriz, Mitxelena Entzunaretora lekualdatuko da.