Skip to main content

Jabier Muguruzak 'Txitxarroa eta atuna' disko berria kaleratu du, Leire Bilbaoren letrekin

Kultura

Jabier Muguruza musikari eta konpositore irundarrak haurrei zuzendutako 'Txitxarroa eta atuna' disko berria kaleratu berri du, Leire Bilbao idazle ezagunaren hitzekin. Poesiak eta musikak bat egin dute lan berrian eta metaforez eta onomatopeiez osaturik daude abestiak. 10 kanta sortu dituzte orotara. Donostiako Mamusic estudioetan grabatu da, Mikel Azpiroz, Jean Marie Ecay eta Karlos Arancegui musikariekin eta Nieves Arilla abeslariarekin batera.