Kaleko musika-bandak eszenatokietara igo ditu Haizetara jaialdiak Zornotzan
Kultura
2021, eka. 29 - 10:06
Haizetara kaleko musika-banden jaialdia ospatu dute iragan asteburuan Zornotzan. Lau egunez, ostegunetik igandera bitartean 15 kontzertu eman ditu egitarauak Zornotza aretoan, Zornotzako IV. Frontoian eta Zelaieta aretoan ere.