Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: "‘Azken Sustraiak’ taldeak ‘Goierri’ diskoan lortu du buruan zuten soinua”

Kultura

Azken Sustraiak taldearen ‘Goierri’ beren lan berria ezagutzeko aukera izango da gaurko Musika Zuzenean saioan. Koldo Otamendik nabarmendu du urte hauetako ibilbidearen “garapena” dela lan hori, eta badela kantu guztiak biltzen dituen ildo bat, “nortasuna, bertakoa izatearen garrantzia”. Diskoan 10 kantu bildu dituzte, eta horietako asko omenaldi txikiak direla dio.
Otamendik aipatu du Punk Rock eremuan kokatutako taldea dela, eta asko garatu egin dela azken urteetan: “Gaur egun, estilo amerikarra edo alemaniarra duten kantuak jorratzen dituzte. Kantatzeko era garatu dute, baita gitarren tratamendua ere, eta taldekideek beraiek aipatu didate benetan lortu dutela buruan zuten doinua, Azken Sustraiak taldearen doinua”.