Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean:“Gilda taldeko kideek gogortu egin dituzte beren erritmoak"

Kultura

2023, aza. 08 - 14:11

Gilda taldea izango da biharko Musika Zuzenean saioko protagonista. Koldo Otamendi saioko aurkezleak azaldu digu Gilda dela beren lehenengo musika proposamena: “Musikari berriak dira, baina beren bidea egiten ari dira”.

2021ean argitaratu zuten beren lehen diskoa, eta Koldok nabarmendu du orduan dagoeneko nabaritzen zela talde interesgarria zela. Argitaratu duten Basati bigarren disko lau kantu sartu dituzte: “Musikalki aurrera egin dute, argiago dute nora joan nahi duten, eta musika tresnak gero eta gehiago menperatzen dituzte. Gogortu egin dituzte beren erritmoak, eta rock-a da %100ean”, azpimarratu du Otamendik. Diskoa zuzenean eskaintzeko gogoz daude Beasaingo taldeko kideak.

Hamaika Telebista