Skip to main content

Koldo Otamendi, Musika Zuzenean: “Su Ta Gar sustraietara itzuli da ‘Alarma’ diskoan”

Kultura

Su Ta Gar taldearen ‘Alarma’ disko berria izango da gaur gaueko Musika Zuzenean saioko protagonista. Koldo Otamendi saioko aurkezleak nabarmendu du talde hori “aitzindaria” izan zela euskarazko heavy metalean, eta etenik gabeko bidea izan duela 30 urte hauetan: “Milaka kontzertu eskaini dituzte, estudioko 12 disko, zuzenekoak…”
Otamendiren esanetan, ‘Alarma’ diskoan “sustraietara” itzuli da Eibarko taldea: “Taldearen lehen urteetako doinuak berreskuratu dituzte, hasierako eraginen zertzeladak nabari dira, eta badaude erritmo berrietara saltoak ere. Disko indartsua da, eta taldea bizi bizirik dago”.
Otamendik nabarmendu du taldeari kosta egin zaiola pandemiatik ateratzea, eta diskoa ere espero zena baino bi urte beranduago argitaratu dutela. Nolanahi ere, kalean da dagoeneko, eta orain, abesti berriez zein kantu mitikoez gozatzeko aukera izango da Euskal Herri luze zabalean eskainiko dituzten kontzertuetan.