Skip to main content

Korterraza film laburren jaialdia Arabako hiriburura iritsi da

Kultura

Uztailaren 20tik 22ra Artium museoan film laburrak eta musika izango dira protagonistak. Hainbat Arabako herritan izan ondoren Korterraza iritsi da hiriburura eta egitarau zabala aurkeztu du. 14. edizioa 3 jardunaldietan banatuta dago eta egunero proiekzioak eta kontzertuak izango dira arratsaldeko 6etatik aurrera.