Skip to main content

Locarnoko nazioarteko zinema jaialdian estreinatuko da ‘Negu Hurbilak’ filma

Kultura

Negu kolektiboaren fikziozko lehen film luzea da. Abuztuaren 9an estreinatuko dute, Cionasti del Presente sailean. Filma Maluta* films eta Cornelius Films ekoiztetxeek ekoitzi dute filma. Hainbat festibaletik igaro ostean iritsiko da Suitzako jaialdira.

“Bakartzeari, itxaroteari eta nortasun irrikari” buruzko lan bat da, eta ihesaldi baten historia kontatzen du. ETAk bere jarduera armatua behin betiko amaituko zuela jakinarazi zuen unean abiatzen da istorioa. Zubietan filmatu dute, eta herritarrak aritu dira aktore.