Skip to main content

Maiatzaren 4an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren sailkapen fasea

Kultura

2023ko udazkenean izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, urrian hasi eta abendura bitartean. Aurretik, ostera, txapelketara sailkatzeko fasea jokatuko da maiatzean: Udabarria Bertsotan. Bizkaiko eskualde guztietako 48 bertsolari ariko dira kantuan, eta 24ko bi taldetan banatu dituzte.

Zortzi kanporaketa jokatuko dira guztira, eta maiatzeko lau ostegunetan izango dira saioak. Bertsolariak multzo bitan banandu dira: A multzoa eta B multzoa. Multzo bakoitzeko lau saio jokatuko dira, eta puntuazioz sailkatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Udazkeneko fasean sartuko dira zuzenean 2021ean finalaurrekoetan eta finalean kantatu zuten bertsolariak. Finala abenduaren 16an izanen da, Bilboko Miribillan.