Skip to main content

Martxan da Afrikaldia jaialdiaren hirugarren edizioa

Kultura

Afrikar Zinemen Euskal Jaialdiak 7 luze, 5 dokumental eta 2 animazio film eskainiko ditu urriaren 2a eta 7a bitartean. Guztira 19 proiekzio egongo dira Florida zinematan, EHUko Gasteizeko fakultateetan eta Montehermoso kulturunean. Senegal, Kenia, Maroko, Hegoafrika… 15 herrialde afrikar ezberdinetako filmak parte hartuko dute jaialdian. Inaugurazio gala Europa Jauregian izango da, astelehenean 19:00etan, ‘Sound of Berberia’ filmarekin. Tarik El Idrissi zuzendaria proiekzioan egongo da. Aurtengo gai nagusia Afrikako klima-aldaketa izango da. Horri buruzko eztabaidak egongo dira fakultateetan, 6 dokumentalen emanaldiarekin. Proiekzioetarako sarrerak afrikaldia.com webguneak eskuratu daitezke.