Skip to main content

Martxan da Berlingo zinema jaialdiaren 73. edizioa, euskal zinemagintzak presentzia nabarmena izango du

Kultura

Alemaniako hiriburuko zinema jaialdia ostegunarekin hasi, eta hilaren 26ra arte ospatuko da. 19 pelikula izango dira lehian aurten Urrezko eta Zilarrezko Hartzen bila. Haien artean, Estibaliz Urresolaren “20.000 especies de abejas” film luzea egongo da. Hilaren 22an aurkeztuko du Berlinale Palast auditorioan.

Bestalde, Berlinale Talentsek hautatuta, Mikel Gurrea eta Maddi Barber euskal zinemagileek ere parte hartuko dute jaialdian. Halaber, “Samsara” filma erakutsiko da Encounter film sailean, Lois Patiñok zuzendutako eta Señor y Señora donostiar etxeak ekoitzitako film luzea.