Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Nicolas Leonardo, Hatortxu Rock: “Dispertsioa bukatu da, baina gauza ugari gelditzen da egiteko oraindik”

Kultura

2023, abe. 14 - 15:12

Datorren larunbatean Hatortxu Rock jaialdia izango da Atarrabian, eta Nicolas Leonardo antolakuntzako kide eta Skabidean taldeko musikariarekin hitz egin dugu Hamaika Telebistan. Nabarmendu du dena prest dutela jaialdiari hasiera emateko, eta nabarmendu du azken egun hauetan auzolanean ari direla dena prestatzen: “Jendearen laguntzarekin eta auzolanaren bidez lortzen da jaialdi hau aurrera ateratzera. Dena den, txandak betetzeko falta dira, eta jendeari webgunearen bitartez apuntatzeko dei egiten diegu”, adierazi du Nicolasek.

Amaiera berri bat izango da aurtengo jaialdiaren edizioa: “Egia da aurten dispertsioa bukatu dela, baina oraindik ere presoek eta senideek gastu ugariri egin behar die aurre. Aurrerapausoak eman diren arren, gauza ugari gelditzen da egiteko”, nabarmendu du. Azpimarratu du aurtengo kartela “oso anitza” dela eta gustu guztietako jendearentzat prestatutako kontzertuak daudela: “Egunean bertan sarrerak egongo dira leihatilan, eta jendeari etortzeko dei egiten diegu”.

Hamaika Telebista