"Plateruena ta gero zer?" dinamika aurkeztu du herritar talde batek
Kultura
2021, urt. 14 - 11:01
Durangoko Plateruena Kafe Antzokiko kudeatzaileek ateak itxiko zituztela iragarri zuten iragan urte bukaeran. Eraikina udalaren esku utzi zuten arduradunek eta proiektu berri bat aurkezteko asmoa agertu du herritar talde batek.