Skip to main content

Queens of the stone age, Sheryl Crow eta Lendakaris Muertos Azkena Rock jaialdiko lehen baieztapenak

Kultura

Queens of the stone age eta Sheryl Crow dira 2024 Azkena Rock jaialdirako ezagutu diren lehenengo baieztapen handiak. Musika jaialdia ekainaren 20, 21 eta 22an burutuko da Gasteizko Mendizabalan. Lehenengo sarrerak ostiralean jarriko dira salgai azkenarockfestival.com webgunean. Euskal taldeen presentzia ere nabaria izango da. Lendakaris Muertos, Brigade Loco, Ezpalak eta Moonshine Wagon dira ezagutzera eman diren izenetako batzuk.