Skip to main content

Ramon de Zubiaurre margolariaren erakusketa berri bat inauguratuko du ostiralean Durangoko Arte eta Historia Museoak

Kultura

Ramon de Zubiaurreren 30 lan eta dokumentu argitaragabe erakutsiko ditu Durangoko Arte eta Historia Museoak. Erakusketa ostiraletik otsailaren 5era arte luzatuko da. Artistaren jaiotzaren 140. urteurrenean dator eta ikerketa egin dute bere figuraren inguruan.

Margolaria Durangaldean bereziki estimatzen den artista da, “bertatik jaso zuelako bere ekoizpen piktorikoaren inspirazioaren zati handi bat”, adierazi dute aurkezpenean.

Bisitariari margolariaren bilakaera artistikoari buruzko ikuspegi kronologikoki ordenatua emango dioten hainbat lan bildu dira, Arte Ederretako ikasle gisa hasi zenetik beranduagoko ekarpenetara arte.