That Time erakusketan Goyaren eta Mari Puri Herreroren hiru obra berri ikusgai, azarora arte
Kultura
2023, urr. 18 - 16:10
That Time, Tabakalerak eta Arte Ederren Bilboko Museoak elkarrekin egindako lehen erakusketa azken txanpan sartu da eta hiru obra berri eta garrantzitsu daude ikusgai: Goyak margotutako Martin Zapaterren erretratu bat eta Mari Puri Herreroren bi akuaforte. Orain arte ikusi ezin izan diren hiru artelan dira. Azaroaren 4 eta 5ean Blanca Arrietaren emanaldiekin emango zaio amaiera That Time erakusketari.