Skip to main content

Ura Bere Bidean Korala ikuskizunak Buesa Arena bete zuen larunbatean

Kultura

Larunbatean ehunka pertsona bildu ziren gasteizko Buesa Arenan Ura Bere Bidean koralaren kontzerturako. Azken 50 urteetako 16 euskal abesti famatuen bertsio korala eskaini zuten oholtza gainean bildutako 16 abesbatzek. Publikoak haiekin batera abesteko aukera ere izan zuen, abestiek hitzak bildu dituen liburu bati esker. ETS, Maren, Idoia eta Gatibu taldeek kontzertuak eskaini zituzten.