Ura Bere Bidean Korala irailaren 23an izango da Gasteizko Buesa Arenan
Kultura
2023, mar. 31 - 10:03
Araba izango da 2023tik aurrera “Ura Bere Bidean” proiektuaren egoitzetako bat. Ekitaldi berezi bat egingo da Buesa Arenan irailaren 23an. Arabako abesbatzek, parte hartu nahi duten Euskadiko abesbatza gonbidatuekin batera, “Ura Bere Bidean” abestien bertsio koralak estreinatuko dituzte.