Skip to main content

Hasi da Veneziako zinema jaialdia Hollywoodeko grebaren eraginpean

Kultura

Abian da Veneziako zinema jaialdiaren 80. edizioa. Irailaren 9rarte zuzendari handien hainbat film izango dira ikusgai Mostran. Hala ere, edizioa Hollywoodeko grebaren itzalpean hasi da, izan ere, Luca Guadagnino italiarraren Challengers filmak ireki behar zuen zinemaldia, baina, grebaren ondorioz, atzeratu egin behar izan dute estreinaldia. Ondorioz, Edoardo de Angelisen Comandante-ri egokitu zaio jaialdia zabaltzea. Gogoratu beharra dago hiru aste barru da hastekoad dela Donostiako Zinemaldia, eta, hala, Mostra ikasbidea izan daiteke.