Skip to main content

Zinearen bidez natura aztertuko dute Donostian eta Tolosan, Gnat Zinemaren laugarren edizioan

Kultura

Gnat Zinemaren laugarren edizioa aurkeztu dute. Gipuzkoako Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakusketak otsailaren 27tik martxoaren 1era, Tolosan eta Donostian lau film proiektatuko ditu. Amalur, Con el Oído del Búho, Hijos del Hielo eta De parque en parque: Doñana film eta dokumentalak proiektatuko dituzte. Era berean, aditu ospetsuen parte-hartzea izango da, ingurumena zaintzearen garrantziari buruz hausnartzeko. Miguel Delibes, Carlos de Hita edo Joaquín Araújo izango dira bertan. Sarrerak doakoak izango dira.