Skip to main content

Zinemaldia, iazkoa baino handiago, baina oraindik ere motz

Kultura

Duela bi urteko Zinemaldia baino dimentsio txikiagoarekin, baina 2020koa gaindituko du Donostiako 69. Zinemaldiak. Film eta saioei dagokienez, orain dela bi urtekoak baino 29 film eta 124 saio gutxiago izango ditu, eta iaz baino 33 film eta 28 emanaldi gehiago. Gaueko 9etan egingo dute inaugurazio gala eta hilaren 25era arte luzatuko da. Johnny Depp-ek jasoko duen Donsotia saria hautsak harrotu ditu eta Pantailak Euskaraz ekimenak euskararen presentzia eskasa salatu du atarikoan.