Skip to main content

Zortzi taldek beteko dute 7. Jazzeñe zikloa

Kultura

Jazzeñe zikloaren zazpigarren edizioa aurkeztu du Donostiako Jazzaldiak. SGAE Fundazioarekin batera espainiar Estatuko Jazz eszenarentzako plaza da Jazzeñe eta Fundazioak berak hautatutako taldeei Victoria Eugenia antzokian aritzeko aukera emango zaie aurten ere, 56. Jazzaldiaren egitarauaren baitan.