Skip to main content

Zuregatik Rock Donibaneko auzokideek antolatutako jaialdia otsailaren 25ean ospatuko da

Kultura

Datorren otsailaren 25ean Iruñeko Donibane auzoko bizilagun talde batek antolatu duen kontzertu berezia aurkeztu dute: Zuregatik Rock. Atarrabiako Totem aretoan eginen den kontzertua, non Zartako, Arkada eta Afu musika taldeak arituko diren. Donibane auzo bizia eta egitasmo, proiektu, protesta eta gertakari ezberdinen eszenatokia izan dela gogoratu dute. Euskal gatazkaren gordintasuna "modu oso gogorrean pairatzera eraman gaitu, auzoko belaunaldi ezberdinak markatu dituena".

Donibanen hamarnaka izan dira "kartzela, tortura edo erbestea ezagutu duten bizilagunak, ehunaka polizia ezberdinekin izandako gertakariak, isunak, kolpeak, mehatxuak edota zoritxarrez, lazgarrienak, gure bizilagunen erailketak".Eta horregatik pairaturiko gertakari ezberdinak oroitzeko eta elkarren arteko une gogor horiek konpartitzeko espazioa bat sortzea erabaki dute. "Batzuetan, elkarrekin abestu, dantzatu eta gozatu beharra dugu. Zauriak itxi bai, baina batez ere oroimena oinarri, etorkizuneko Euskal Herria marrazteko, sentitzeko, bultzatzeko". Horretara dator Zuregatik Rock, otsailaren 25ean.