Skip to main content

Frantziak eskubide konstituzional bihurtu du abortua Versaillesko bozketan

Mundua

Ane Garitaonandia

2024, mar. 05 - 10:03
Frantziako Parlamentuak eskubide konstituzional gisa onartu du abortua Versaillesko Jauregian egindako bilkura historiko batean. Abortatzeko eskubidea Konstituzioan sartu duen munduko lehen herrialdea da Frantzia , aldeko 780 botorekin eta kontrako 72rekin. Gabriel Attal lehen ministroak esan du “zor morala” dutela “beren haragitan sufritu zuten emakume guztiekin”.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista