Skip to main content

NBEren Segurtasun Kontseiluak Gazarako berehalako su eten bat eskatu du lehen aldiz

Mundua

Nazio Batuen Erakundearen Segurtasun Kontseiluak lehen aldiz eskatu du Gazarako zerrendarako su eten bat. Horrez gain, bahitu guztiak berehala eta baldintzarik gabe askatzea ere nahi dute. Ebazpenak hamalau babes jaso ditu bozketan, kontrako botorik ez, eta abstentzio bakarra izan da, AEBena. Horren ostean, Netanyahuk bertan behera utzi du bere aholkulariek AEBra egin behar zuten bidaia. Gainera, UNRWAri debekatu egin dio elikagai konboiak zerrenda iparraldera bidaltzea.