Skip to main content

Ospa Eguna egingo dute Altsasun abuztuaren 31n

Politika

2024, Maiatza 08 - 17:05
2023an Ospa Eguna egin ez arren, Ospak ez du bere jarduna eten. Errepresioaren aurkako borroka berretsi dute: “Sistema kapitalistak dirauen bitartean burgesiak bere ordena mantentzeko ezinbesteko zaion tresna baita errepresioa”, dio zabaldu duten oharrak. “Errepresio horren islada poliziaren eskutik exekutatzen diren langileen aurkako ekintzak ditugu: etxegabetzeak, kontrolak, isunak, atxiloketak… Egunero irudi hauek ikustera behartua dago langile klasea eta egoerak bere horretan jarraitzen duen bitartean, errepresioa salatzen eta poliziarik gabeko gizarte baten aldeko borrokan tinko jarraituko dugu”, dio Ospak.
Hamaika Telebista