Skip to main content

Otxantegi Herri Lurra: "Isolamendua, jipoiak eta biolentzia patriarkala, erasoak oso bortitzak izan ziren"

Politika

Berangoko Otxandategiko eremua hustu du Ertzaintzak asteartean. Bertan zeuden ekintzaileek eserialdia egin zuten erresistentzia baketsua egin nahian, baina banan-banan kanporatu eta identifikatu zituen Poliziak. Atxilotu bat eta zenbait zauritu ere izan ziren. Atzo bizitakoaz hitz egin dugu Maider Lopez Otxatengiko kidearekin. Hustutzeko mehatxuari hiru aldiz egin behar izan diote aurre eta atzoko eguna "oso gogorra" izan zela azaldu du, Ertzaintzaren 20 furgoi hurbildu ziren eremura eta eraso fisiko eta psikologikoez gain, isolamendu ikaragarria sufritu zutela azaldu du Lopezek.