Image

Elkarrizketa

All Stories

Xabier Lertxundi, Hernaniko alkatea: "Zero Zabor ziurtagiria eskuratzea urte hauetako lanaren errekonozimendua da"

Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Lertxundiren esanetan, Europako Zero Zabor ziurtagiria eskuratzea urte hauetako lanaren “errekonozimendua” da. Bere hitzetan, atez atekoak “argi” erakutsi du hori dela birziklapen sistemarik “eraginkorrena”, eta datu bat plazaratu du horren erakusle: “Hernanin EAEn baino %75 errefusa gutxiago sortzen da".

Naiara Gutierrez: "Errefuxiatuek gaur egun dituzten zailtasunetan jarri behar da eztabaida politikoaren fokua"

Naiara Gutierrez Zehar-errefuxiatuen erakundeko komunikazio arduraduna elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Gasteizko Arana errefuxiatuen zentroak eragindako polemika izan du hizpide. Bere esanetan, “eztabaida politikoan” jarri zen fokua, eta errefuxiatuek gaur egun dituzten “zailtasunetan” jarri behar zen. Bere iritziz, arreta indibidualizatua ematea “ezinezkoa” da 350 pertsonako zentro batean, eta ez dute eredu hori defendatzen: “Gure apustua da etortzen den bakoitzean bakoitzari behar duen arreta ematea eta gizarteratze prozesuan laguntzea”.

Gaizka Zabarte: "Agintariek sekulako klasismoa erakutsi zuten hondamendia gertatutakoan"

Gaizka Zabarte Zaldibar Argitu plataformako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bere esanetan, “aldarrikapen eguna” izan zen otsailaren 5a, hiru urte bete baitziren Zaldibarko luiziaren hondamendia gertatu zenetik: “Langileak eta hondamendia bere osotasunean gogoratzeko eguna izan zen”.

Pilar Garaialde: "Tortura sistematikoki aplikatu da, eta hori ahalbidetu duen estatu makineria bat egon da"

Pilar Garaialde Egiari Zor fundazioko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bere esanetan, torturaren gaiari “erantzun eta konponbide integrala” eman behar zaio “berriro ere gerta ez dadin”. Garaialdek salatu du tortura “sistematikoki” aplikatu dela, eta hori “ahalbidetu” duen “estatu makineria” bat egon dela. Era berean, nabarmendu du tortura ez dela atxiloaldian hasi eta amaitzen den zen zerbait: “Bizitza osoan du eragina”.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image