Bilgune Feminista: 'Ez dago indarkeria handiagorik norbera dena ukatua izatea baino'

Naia Torrealdai Bilgune Feministako kidea da. Gaur Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Horren harira, gaurko egunez kaleak hartzeko garrantziaz mintzatu da Naia. "Inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egingo diren mobilizazio deialdietara joatea, indarkeria homofobo eta lesbofoboak aurretik biziak eramaten dituela ikustarazteko" adierazi du.

Hala ere, batzuetan aurrera egiten dugula dirudien bitartean, besteetan atzeraka goazela ematen du. Duela gutxi, eskuin muturrak Askabide klinikaren aurrean egin asmo zuen ekintza geldiarazi zuten herritarrek Donostian, mugimendu feministak deituta. “Garaipena izan zen” azaldu Naiak. Hala ere, erakundeen aldetik halako erasoen aurrean prebentziorik hartu ez izanaren larritasuna azpimarratu du.

Bestalde, Bilgune Feministak 20 urte bete ditu aurten. Urteurrena ospatzeko jardunaldiak eta egitarau zabala prestatu dute Oñatin, ekainaren 11 eta 12rako.

Zerikusia duten artikuluak

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image