Skip to main content

Idoia Sagastizabal: "Espainiako Gobernuak bere konpromisoak bete behar ditu"

Elkarrizketa

Idoia Sagastizabal Espainiako Kongresuko EAJko diputatua elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. David Beriain eta Roberto Fraile kazetarien hilketei buruz hitz egiten hasi dugu elkarrizketa, eta bere doluminak eman nahi izan dizkie kazetarien senideei; era berean, gaitzespen osoa adierazi die hilketa horiei.

Alarma egoera izan du hizpide Sagastizabalek, eta "arduragabekeriatzat" jo du alarma egoera ez lutzea: "Pentsatu al dute alarma egoerarik gabe erkidegoek nola joka dezaketen pandemiari aurrean? Ez dut uste", salatu du. Era berean, azpimarratu du Espainiako Gobernuak uste duela koogobernantza eta koogestioa gauza bera direla, baina nabarmendu du ez dela horrela. Bide beretik, azpimarratu du neurri batzuk hartzeko erabilgarriagoa izango dela pandemiaren aurkako legea, baina oinarrizko eskubideak mugatzeko autorizazio judiziala beharko dela adierazi du.

Madrilgo hauteskundeetako kanpaina "tentsionatuta" dagoela nabarmendu du, eta tentsio honek eragina izango duela politikan zein alderdietan. Espainiako zenbait politikarik jaso dituzten mehatxuak izan du hizpide, eta galdera bat egin du: "Zer ari gara txarto egiten jarrera hauek gizartean leku bat topatzeko?". Era berean, nabarmendu du Madrilgo hauteskundeek ez dutela "legegintzaldiaren norabidea markatuko". 

Europako funtsak izan ditu hizpide, eta adierazi du "ekonomia eraldatzeko" direla, ez errekuperatzeko baizik: "Badirudi fokua errekuperazioan dagoela, eta ez transformazioan", salatu du. Bere esanetan, pandemiak argi erakutsi du industria "sendoa" behar dela, eta zentzu horretan, industriak "bide berde eta digitala" egin behar duela dio, eta horretan egingo dutela lan.

Sekretu ofizialen legea hizpide, adierazi du Espainiako Gobernuak adierazi du beste lege bat egingo duela, eta onartezintzat jo du hori: "Nahiko balute, emendakinak egin eta akordioa batera hel gaitezke", azaldu du.