Skip to main content

17 dekretu Trumpen itzala argitzen saiatzeko

Sakonean

Atzo ekin zion Joe Biden AEBetako presidenteak bere legealdiari. Halako kargu batera iritsi berritan hartzen diren lehen neurriek asko izan ohi dute sinbolikotik ere. Ez dira kasualitatez hautatutako proiektuak izaten. Kargua hartu eta egun berean 17 dekretu berri sinatu ditu, aurreko presidentearen politikekiko haustura benetan sakona izango dela erakusteko. Bere esanetan, Trump presidenteak martxan jarritako politiken artean kalte gehien eragin dutenak desegin nahi izan ditu modu honetan Bidenek.