Skip to main content

Julen Perez: ‘Ekoizpenaren erdia galdu dugu. 1.100 ahate hil dituzte, ia 100.000 euro dira’

Sakonean

Bueltan da hegazti gripea Ipar Euskal Herrian. Julen Perez Beti Aitzina etxaldeko hazleak esan digu gripea txori migratzaileek izaten dutela, baina ahateen hazkuntza industrialeko garraioen bidez hedatzen dela gehienbat etxaldez etxalde garraiatzerakoan. Kontua da, gripe hori duten hegazti guztiak hiltzera behartzen dituela Frantziako Gobernuak. Beti Aitzina etxaldean 1.100 ahate hil dituzte, 100.000 euro inguruko kaltea eraginez. Testuinguru honetan, ELB sindikatuak manifestazioa egingo du larunbatean Donapaleun, 14:00etan, hegazti hazleei babesa erakusteko.