Skip to main content
bannerra

Albisteak

Jasmin Paris, gizonen aurretik

Berria: kirola - duela 15 ordu 29 min
Ez da mendiko ultratrail bat irabazi duen lehen emakumea. Ez da halako lehiaketa batean gizon guztiak atzean utzi dituen lehen emakumea. Baina Jasmin Parisen garaipenak zerbait gehiago izatea lortu du, irabazi duen lekuan irabazteagatik eta garaipena lortzeko moduagatik: Montane Spine Race irabazi du, Erresuma Batuko eta munduko ultratrail gogorrenetakoa, eta marka berria jarri du, 83 ordu ...
Kategoriak: , Aktualitatea

Gerra ondoko eguzki izpi

Berria: kultura - duela 15 ordu 29 min
Izotz-ondoko eguzki,/ neguaren parre:/ olerkariak noizpait/ iri goratzarre./ Emeki duk itxaroz/ piztu garai-larre:/ udaberri-lamiak/ larreon batzarre». Xabier Lizardik bertsook idatzi zituenean, diktadura ondoko eguzkipean kraskatu berria zen Miguel Primo de Rivera militar espainiarrak gidatutako diktaduraren horma. Aurreko urtean loratua zen Euskaltzaleak kultur elkartea, eta Lizardik maila bat ...
Kategoriak: Aktualitatea

Galder Perezek irabazi du Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi laburren saria

Berria: kultura - duela 15 ordu 29 min
Gidoiek antzerkigintzan duten garrantzia azpimarratzea: horixe du helburu Cafe Bar Bilbaok eta Tartean Teatro konpainiak elkarlanean egiten duten antzerki gidoi laburren sariketak. Hamaseigarren aldia dute aurtengoa, eta sorrerako helburuei tiraka jarraitzen dutela azaldu du Mikel Martinez aktore eta Tartean Teatroko kideak. «Antzerkigintzaren alderik garrantzitsuena da gidoigintza, askotan ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bi munduren arteko talka umoretsua

Berria: kultura - duela 15 ordu 29 min
Unibertsitateko literatura irakaslea da Frank, jada erretiroari begira dagoena. Rita, berriz, ile apaintzaile gaztea da, kultur munduaz askorik ez dakiena. Oraingoz. Gogoa piztuko baitzaio ikasteko, eta, hala, Frankengana joko baitu Ritak. Bi munduren arteko talkaren agertoki bihurtuko da irakaslearen bulegoa. «Eta hor sortzen den txispatik eta kontrastetik umorea ere sortzen dugu tarteka», ...
Kategoriak: Aktualitatea

Tabakalerako kontseiluak Ubiken gatazkari heldu ez izana salatu dute langileek

Berria: kultura - duela 15 ordu 29 min
Astearte arratsaldean bilera egin zuen Donostiako Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Administrazio Kontseiluak, eta Ubik liburutegiko langileek salatu dute han proposamen zehatzik ez zutela egin beren egoerari irtenbidea emateko. Beharginek 26 egun daramatzate greban, eta egun horietan ez dute izan bilerarik ez Tabakalerako zuzendaritzarekin, ez Sedenarekin, hau da, ...
Kategoriak: Aktualitatea

Zhang Yimouren azkeneko filma, Urrezko Hartza lortzeko lehian Berlinalen

Berria: kultura - duela 15 ordu 29 min
ZINEMA. Zhang Yimouren Yi miao zhong eta Navad Lapiden Synonymes Urrezko Hartza lortzeko lehian izango dira Berlinalen, otsailaren 7tik 17ra. Sail Ofizialean baina lehiaz kanpo emango dituzte, berriz, L'adieu à la nuit (Andre Techine), Amazing Grace dokumentala (Alan Elliott) eta Adam McKayren Vice. Aurretik iragarria zuten, lehiaketan izango direla, besteak beste, Grâce à Dieu (François...
Kategoriak: Aktualitatea

Jose Sacristan aktore espainiarrak jasoko du Ercilla saria, laugarrenez

Berria: kultura - duela 15 ordu 29 min
ANTZERKIA. Jose Sacristan aktore espainiarrak jasoko du ibilbideari Ercilla saria. Aurretik ere, beste hirutan jaso du Bilboko Ercilla hotelak bultatzen duen sari hori. Bestalde, 2018ko Antzerki sariak jasotzeko hautagaiak ere iragarri ditu epaimaihaiak. Euskal obra onenaren saria jasotzeko hautagaiak hauek dira: Dublindarrak (Ados), Hiru emakume (Arriaga), Ocaña (Pabilioi 6), Play Out (Erre ...
Kategoriak: Aktualitatea

Olatz de Andresek 'The Big Game' dantza ikuskizuna estreinatuko du bihar

Berria: kultura - duela 15 ordu 29 min
DANTZA. Olatz de Andres dantzari eta koreografoak The Big Game ikuskizuna estreinatuko du bihar Azkuna zentroan, Bilbon. Giza xake-taula baten bertsio koreografiko librea proposatuko du De Andresek, eta 32 dantzarik beteko dituzte jokoaren fitxen rolak. Dantzertiko ikasleekin prestatu du ikuskizuna koreografoak.
Kategoriak: Aktualitatea

Kateatutako negoziazioak

Berria: mundua - duela 15 ordu 29 min
Beste erremediorik ez du eduki Theresa Mayk. Londresek EB Europako Batasunarekin adostutako brexit-ari buruzko akordioari ezezko borobila, historikoa eman zion Komunen Ganberak asteartean, eta, horrenbestez, dibortzioaren auzian estreinakoz, Erresuma Batuko lehen ministroak aurrenekoz negoziatu behar izan du oposizioko kideekin. Horiekin hitz egin eta gero, May astelehenean da aurkeztekoa B plana ...
Kategoriak: Aktualitatea

«Azken bi urte eta erdian gertatutakoak kausa indartu du»

Berria: mundua - duela 15 ordu 29 min
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak asteroko galdera-erantzunen saioa zuen atzo parlamentuan. Brexit-a izan zen gai nagusia, baina independentziarako erreferendum bat egiteari buruz duen iritzia ere galdetu zioten. Sturgeonek erantzun zuen «aste batzuen buruan» emanen dituela argibide gehiago, eta uste duela brexit-erako prozesuak indartu egin duela independentismoa. «Azken bi urte eta ...
Kategoriak: Aktualitatea

Kurduen erresistentzia

Berria: mundua - duela 15 ordu 29 min
Leyla Guven erresistentzian bizi den herri baten azken paradigma da. Diyarbakirko kartzelan darama urtebete, preso, kurduen kontrako jazarpena salatzeagatik, eta, joan den azaroaren 8tik, gose greba mugagabean dago. Gaur 72 egun dira jaten ez duela, eta jada ezin du urik edan, ezin da ibili eta ezin du hitz egin. Haren egoera larriaz ohartarazi dute, baina berak adierazi du hiltzeko prest dagoela....
Kategoriak: Aktualitatea

Turkiak AEBei eskatu die Siriatik erretiratzeko planari eusteko

Berria: mundua - duela 15 ordu 29 min
Siria iparraldeko Manbij hirian hemeretzi pertsona hil zituzten herenegun bonba bat zartarazita. Horietako lau AEBetako herritarrak —bi militar, Defentsa Departamentuko langile bat eta Pentagonoak kontratatuta zegoen segurtasun pribatuaren arloko pertsona bat—. AEBek Sirian jasan duten erasorik handiena izan da, hain justu, erretiratzea hasi duenean pairatua. EI Estatu Islamikoak hartu...
Kategoriak: Aktualitatea

Elkarrizketarako bide bat aztertzea adostu dute Espainiak eta Kataluniak

Berria: mundua - duela 15 ordu 29 min
Kataluniako Generalitateak eta Espainiako Gobernuak elkarrizketarako pauso bat eman zuten atzo. Bilera egin zuten Pere Aragones Kataluniako presidenteordeak, Elsa Artadi Kataluniako Gobernuko bozeramaileak eta Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak. Erabaki zehatzik hartu ez zuten arren, jakinarazi dute aztertuko dutela eztabaidarako bi esparru bereiztea: batetik, jada sortuta dagoen ...
Kategoriak: Aktualitatea

Bederatzi pertsona hil dituzte Bogotan, bonba-auto batekin

Berria: mundua - duela 15 ordu 29 min
BOGOTA. Bonba-auto bat lehertu zuten atzo Bogotako Francisco de Paula Santander polizia eskolan. Kolonbiako Defentsa Ministerioak jakinarazi duenez, gutxienez bederatzi pertsona hil zituzten, eta 54 zauritu. Nestor Humberto Martinez fiskal nagusiak esan zuen atentatuaren egilea leherketan bertan hil zela. Fiskalak esan zuenez, 09:30ean sartu zen ustezko erasotzailea polizia eskolan, kamioi gris ...
Kategoriak: Aktualitatea

Kenyako Gobernuak esan du 21 pertsona hil zituztela hiriburuko azken atentatuan

Berria: mundua - duela 15 ordu 29 min
NAIROBI. Nairobi erdigunean, hotel bati eta inguruko eraikin batzuei eraso zieten joan den asteartean. Joseph Boinnet Poliziako inspektore buruak hildako kopurua eguneratu zuen atzo, eta esan zuen 21 pertsona hil zituztela, bezperan esandakoak baino zazpi gehiago —Kenyako hamasei herritar eta bost atzerritar—. Atentatua Somaliako Al-Shabab muturreko talde islamistak hartu zuen bere ...
Kategoriak: Aktualitatea

Frantziako presidentearen bizkartzain ohi Alexandre Benalla atxilotu dute

Berria: mundua - duela 15 ordu 29 min
PARIS. Frantziako Poliziak Alexandre Benalla atxilotu zuen atzo, Parisen, pasaporte diplomatikoen auziaren barnean. Benalla Emmanuel Macron Frantziako presidentearen segurtasun taldean aritzen zen lanean, eta beste auzi batean ikerketapean dute, Maiatzaren Lehenean manifestariak jotzen grabatu zutelako. Kargutik bota bazuten ere, pasaporte diplomatikoak erabiltzen jarraitu zuen abendura arte.
Kategoriak: Aktualitatea

Pentsiodunek maiatzeko bozak baliatu nahi dituzte presioa handitzeko

Berria: ekonomia - duela 15 ordu 29 min
Oraindik ez dute eguna gorriz seinalatu egutegian, baina pentsiodunek erabaki dute maiatzeko hauteskundeen atarian mobilizazio handi bat egingo dutela beren errebindikazioen aldeko presioa handitzeko. Maiatzaren 26ko hauteskunde kanpainan, beraz, kalera aterako dira manifestazio handietan. Halaxe erabaki zuten atzo Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako pentsiodunen hainbat ...
Kategoriak: Aktualitatea

Angeluko Castoramako langileen protesta, sarien emendatzea eskatzeko

Berria: ekonomia - duela 15 ordu 29 min
ANGELU. CGT eta FO sindikatuek deiturik, Castoramako 50en bat langile elkartu ziren atzo, Angeluko saltokiaren aitzinean (Lapurdi). Enpresako zuzendaritzak sariei buruzko negoziazioak berriz ireki ditu, langile batzuek Engloseko denda okupatu ondoren, Frantzia iparraldean. Sariak %1 emendatzea eskaini die enpresak, baina ehun euroko igoera nahi dute, Leroy Merlin lehiakidearen parera heltzeko.
Kategoriak: Aktualitatea

Findus badoa Madrilera, eta Nafarroako 42 langilek erabaki behar dute badoazen

Berria: ekonomia - duela 15 ordu 29 min
IRUÑEA. Findus España konpainiak berretsi egin du bere egoitza nagusia Iruñetik (Taxoare) Madrilera eramango duela aurki, eta bulegoetan aritzen diren 42 langileek erabaki behar dute Madrilera joango diren lanera, edo kontratua hautsiko duten. Azpiegituren konexioak dira egoitza aldatzeko arrazoia, enpresak azaldu duenez.
Kategoriak: Aktualitatea

173

Berria: ekonomia - duela 15 ordu 29 min
CAIXABANKEN ZENBAT LANPOSTU KENDUKO DIRENCaixabankeko zuzendaritzak jakinarazi die sindikatuei lantaldea %7,3 murriztuko duela; alegia 2.157 lanpostu desagerarraziko ditu. Horietatik, Euskal Herriko bulegoetan 173 izango dira; 37 bulego itxiko ditu. Hiri bulego eredu berria zabaldu nahi du bankuak, zerbitzu digitalak indartuz. Bakarrik Bartzelona geratuko da doikuntzatik kanpo. \t\t
Kategoriak: Aktualitatea

Lointek Gernika lehen aldiz Eurocup-ean arituko da

j.zabala, 2017-06-20

Lointek Gernika saskibaloi taldeko neskak Eurocupean arituko dira irailetik aurrera. Gaur etapa berri horren datuak aurkeztu dituzte prentsaurrekoan. Bertan izan dira Gerardo Candina Gernika KESBeko presidentea eta Mario López entrenatzailea, María Uribe Gernikako alkateordea eta Javier Loroño Lointek enpresako babeslea. 

 
Gobernua

Bilboko legegintzaldiaren erdirako gobernuaren balorazioa, EH Bilduren eskutik

a.garay, 2017-06-20

Bi urte pasa dira legegintzaldia hasi zenetik eta Bilboko EH Bilduko bozeramailarearen, Aitziber Ibaibarriagaren ustez, “gobernua krisialdian” dago. Kezkatuta agertzen dira, izan ere egoera ezegonkorraren atzean hiritarrak daude.

 
Gizartea

ELAk "indarberritzeko" kongresua hasi du

j.zabala, 2017-06-15

Gaur eman diote hasiera ELAko 14. Kongresuari. Gaur eta bihar bitartean 736 ordezkari sindikal bilduko dira Bilboko Euskalduna Jauregian, auzken kongresutik hona egindako lanaren inguruan hausnartu eta hurrengo lau urteetarako Batzorde Eragilea aukeratzeko.

 
Kultura

%100 Basque, Itxaro Bordaren eleberria irakurri dute 400 lagun inguruk

n.falagan, 2017-06-09

Urtero legez, Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen irakurketa jarraitua antolatu du Arriaga Antzokian. 400 lagunek hartu dute parte euskara eta irakurzaletasuna lotzen dituen ekitaldian.  

 
Herri mugimendua

Sakabanaketaren aurka: "0km" kanpaina aurkeztu du Sarek

n.falagan, 2017-06-07

Ekainaren 17an Sarek mobilizazioa egingo du Donostian. Horrekin batera, dispertsioaren aurkako "0km" ekinbidea aurkeztu dute.

 
Literatura

RAFAEL MIKOLETA EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETAREN XXIX. EDIZIOKO SARI BANAKETA

n.falagan, 2017-06-06

Iragan den maiatzaren 31an Mikoleta sari banaketaren 29. edizioa ospatu zen. Aurten 969 ipuin jaso dira, eta Bilboko ikastexe ezberdinetako Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte.