Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Klika, badator Korrika

2019-01-17
Korrikaren ibilidea osoa aurkeztu du AEK-k, Garestik abiatu eta 2535km osatuko ditu Korrikak Gasteizera heltzeko. Horrekin batera, Iruña-Veleia aztarnategiaren, Azkuna Zentroaren hurrengo lau urteetako planaren eta beste hainbaten berri emango dizuegu 2019ko lehenengo Artekalen.
bideoa prestatzen
La Naval-eko langileek lan erregulazio-txostena sinatu dute

2019-01-17
La Naval-eko langileek lan erregulazio-txostena sinatu dute eta kaleratzeak 10 edo 15 egun barru sartuko dira indarrean. Kontsulta epea bukatuta, negoziazioak ez du fruiturik eman eta akordiorik gabe kaleratuko dituztela islatu du langileen batzordeak sinatutako dosierrean. Astelehenero ontziolan bilduko direla jakinarazi dute, egingo dituzten mobilizazioei buruz erabakiak hartzeko. Interesa duten inbertitzaileek ez dituzte ontziolako beharginak kontratatu behar izango La Navalen ardura hartzekotan.
bideoa prestatzen
Sindikatuen elkarretaratzea Osakidetzako lanbide karreren ordainketa exijitzeko

2019-01-17
SATSE, CC.OO. eta UGT Sindikatuek elkarretaratzea egin dute Bilbon, Osasun eta Kontsumoko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren aurrean 2011ko lanbide-karrera mailaren ordainketa exijitzeko. Sindikatuek ohar bidez jakinarazi dutenez, 2012tik Osakidetzak langileekin dituzten zorrak ordaintzera behartzen duen epaia eman zuen EAEko auzitegi nagusiak baina ez da oraindik bete.
bideoa prestatzen
Euskaltzaindiaren mendeurreneko ospakizunak gaur hasi dira XXIII. Jagon jardunaldiekin

2019-01-17
Euskaltzaindiak mendeurreneko ospakizunei ekin die Iruñean. Baluarte jauregian gaur eta bihar ospatuko dira Jagon Sailaren XXIII. Jardunaldiak. Bertan hizkuntza gutxituak izango dituzte hizpide.
bideoa prestatzen
EH Bilduk laukoaren krisiaren aurrean akordioak erdiestera deitu du

2019-01-17
Azken asteetan jazotako gertakarien ondorioz Nafarroako EH Bilduk, gobernua osatzen duen laukoa krisian dagoela aitortu du. Ezker abertzaleen koalizioko bozeramaile diren Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruizek, herritarren hitza agindutzat hartzea eskatu eta zentzuz jokatzera deitu dituzte gainontzeko alderdiak. Gobernua hitza eta elkarrizketa, indarkeriaren gainetik erabiltzera deitu dute. Honekin batera maiatzeko hauteskundeei begira gizarte eragile eta alderdi politikoen arteko konpromiso publikoa hartzeko beharra ikusten dute.