Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Senatua gorri, kongresua urdin, eta argi-itzal asko Estatu Batuetako MidTerm hauteskundeetan

2018-11-08
Legealdi erdiko hauteskundeen emaitzak analizatu ditugu Ion Ansa eta Mikel Zubimendi analistekin.
bideoa prestatzen
"Erabakiak hartu egingo dira, kontua da guk hartuko ditugun ala beste batzuen esku utziko dugun"

2018-11-08
Azaroaren 18an egingo dute herri galdeketa Irun, Zalla, Balmaseda, Alonsotegi eta Donostian. Gipuzkoakoa ariketa hori egingo duen lehen hiriburua izango da: mugarri bat Gure Esku Dagorentzat. Hiriko plataformako kideekin egon gara.
bideoa prestatzen
Estatu Batuetako "MidTerm" hauteskundeen analisia Ion Ansa eta Mikel Zubimendirekin eta Gure Esku Dagoren Donostiako galdeketaz erreportajea

2018-11-07
Bozak jarri ditugu Bidegurutzean: Estatu Batuetako legealdi erdikoak eta Gure Esku Dagok azaroaren 18rako estatus politikoari buruz antolatutakoak.
bideoa prestatzen
Urriaren 1eko auziko fiskalaren errekusazioa eskatu dute egun hartan zaurituek eta Bartzelonako Udalak

2018-11-07
Iazko urriaren 1eko erreferendum egunean, polizien oldarkeriagatik zauritutakoek eta Bartzelonako Udalak auzia ikertzen ari den fiskalaren errekusazioa eskatu dute, inpartzialtasuna leporatuta. Horrez gain, joan den ostiralean Espainiako fiskaltzak eta abokatutzak buruzagi independentisten aurka egindako zigor eskaeren ondoren, Quim Torra Generalitateko presidenteak Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari babesa erretiratuko diola berretsi du.
bideoa prestatzen
Hipoteken zergaren ebazpenak eragindako egonezinarekin bat egin dute Foru Gobernuak eta Jaurlaritzak

2018-11-07
Hipoteken zergak bezeroek ordaindu behar dituztela ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak eta Nafarroako Gobernuak adierazi du ardura sozialak gaiaren inguruko hausnarketara behartu duela exekutiboa eta Foru Lege proiektua aurkeztuko duela hori aztertzeko. Era berean, Eusko Jaurlaritzaren aburuz, hipoteken zergen inguruko azken ebazpenak kolokan jartzen du Auzitegi Gorenaren sinesgarritasuna.
bideoa prestatzen
Zigor osoa beteta kalean daudenean, Bateragunekoek ez zutela epaiketa justua izan ebatzi du Estrasburgok

2018-11-06
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak aho batez kaleratutako sententziak zehaztu du Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Sonia Jacinto, Miren Zabaleta eta Arkaitz Rodriguezen kasuan, Europako Giza Eskubideen Ituneko 6.1 artikulua urratu zela, eta ez zitzaiela bermatu epaiketa justua izateko eskubidea.