Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
Txiki Muñoz: "Sindikatu eta eragile sozialen dialektika behar da instituzioetan indar eraldatzaileak bultzatzeko"

2016-09-29

Gurean Gaur saioan, Adolfo "Txiki" Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu. Azken hauteskundeen balorazioa eskatu diogu. Ezkerreko mugimendu politikoa krisian dagoela nabarmendu du. Zentzu horretan, LAB sindikatuarekin harremanak sendotzen saiatzen ari direla aurreratu du ELAko buruzagiak eta horrek eragin zuzena izango duela iragarri du esparru politiko, sozial eta sindikalean.

bideoaren irudia
Adolfo "Txiki" Muñoz, Gurean Gaur saioan

2016-09-29

ELAko idazkari nagusiari elkarrizketa egingo diogu Gurean Gaur programan. Askotariko gaiez ariko gara berarekin. Ostegunean, irailak 29, 21:00etan.

bideoaren irudia
"Krisia: sistemaren desorekaren ispilua", Ertzak saioan!

2016-09-29

Jendarte gaiak oinarri dituen programa, bueltan da. Lehen atalean, Xabier Aierdi eta Helena Francorekin krisiaz eta sistemaz ariko gara. Ostegunean, irailak 29, 21:30ean.

bideoaren irudia
Maite Iturre: "Tokiko beharretara egokitzeko lanean ari gara"

2016-09-27

Gurean Gaur saioan, Maite Iturre Cederna-Garalur elkarteko lehendakaria elkarrizketatu dugu. Nafarroako Mendialdeko garapen ekonomikoaz jardun dugu, baita Ederbideaz ere, mugaz gaindiko bizikleta bidezko garraio iraunkorra sustatzeko proiektuaz.

bideoaren irudia
Ertzak / Ekonomia soziala, eraldatzaile

2016-09-03

Ekonomia soziala aspaldi ezagutzen dugu, baina borroka berrien aurrean, zaharkituta geratu al da? Ekonomia sozialari, eraldatzailea abizena jarriko bagenio? Zer da hori? Ze berritasun ekarri ditu? Horren inguruan aritu gara Leire Udabe (Lakari Kooperatiba), Liher Gonzalez (Koop 57), Beñat Irasuegirekin (Olatukoop) eta Oihana Beloki zein Nerea Esparzarekin (Lastotan kooperatiba).

bideoaren irudia
Maiatzak 1: Langileen Nazioarteko Eguna

2016-05-01

Langileen Nazioarteko Egunarekin bat eginez programazio berezia prestatu dugu datozen egunetarako "Hamaika kolore, hamaika helburu" kanpainaren barruan. Gurean Gaur, Ertzak eta Esatea Libre saio bereziak eskainiko ditugu.