Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Biztanleria

bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, ekonomia eta politika albisteen bilduma

2018-10-04
Euskaltzaindiaren Arantzazuko bilkurari, Okupatu Gasteiz egunak bildutako atxikimenduei, Nafarroako Gobernuak funts gehigarriaz sindikatuekin egindako akordioari eta amiantoaren aurkako protesta bati erreparatu diegu gizarte gaietan. Ekonomia arloan, Petronorren 50. urtemugari buruzkoak jaso ditugu. Azkenik, Soietxeko kuartel militarraren aurka egingo den martxari buruzkoak bildu ditugu arlo politikoan.
bideoa prestatzen
EGUNEKOA: gizarte, politika, kultura eta kirol albisteen bilduma

2018-10-01
ELA sindikatuak Nafarroako Hezkuntza Itunaren harira egindako salaketa eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak urriaren 27rako Donostian egindako manifestazio deialdia jaso ditugu gizarte gaietan. Arlo politikoan, Kataluniako aktualitateari erreparatu diogu. Kultura zita gisara, Musika Bizian jaialdiaren ingurukoak bildu ditugu, eta kiroletan, Athleticek Peru Nolaskoaini kontratua luzatu eta egokitu izana.
bideoa prestatzen
Urriaren 1eko manifestazio jendetsurako prest daude pentsiodunak

2018-09-24
Hego Euskal Herriko pentsiodunak Bilbon batuko dira urriaren 1an, Nazioarteko Nagusien egunean. Manifestazioaren aurretiko azken elkarretaratzean, mobilizazioan parte hartzeko dei egin du Bizkaiko Mugimenduak Bilboko udaletxean. Lau zutabek osatuko dute mobilizazioa, 12:00etan Moyuara heldu eta astelehenero bezala udaletxe parean bukatuko dute ibilbidea.
bideoa prestatzen
Mikel Garciandia: "Fedea, berez, esperientzia bat da"

2018-09-10
Ajoarrieroa saioko atal honetan Uharte Arakilen dagoen Zamartze monastegian bizi den Mikel Garciandia apeza elkarrizketatu dugu. Fededun izatearen ikuspegia, arrazoiak, esperientziak, helburuak,...azaldu dizkigu; baita beren egunerokoak, afizioak ere.
bideoaren irudia
Ertzak | Hiesa ez da diskriminatzailea, jendartea bai

2015-09-22

Hiesari buruz luze eta zabal aritu gara. Bi bidelagun izan ditugu. Batetik, Josu Unanue politikaria eta Txo Hiesa elkarteko sortzailea. Bestetik, Joseba Errekalde Harribeltza hiesaren aurkako elkarteko kidea. Hiesak bazterketa egoera larriak eragin zituen 80ko hamarkadan, baina zenbait kolektibok indarrak batzea eta jendartea piztea lortu zuten ere. Besteak beste, LGTB mugimenduak AEBetan egindako kontzientziazio lanari esker.