Skip to main content

Kilometroak 2022 Ibarran ospatuko da ‘Irribarra’ lelopean

Kultura

Kilometroak 2022 urriaren 2an ospatuko da Ibarran. Aurten, Uzturpe ikastolak antolatuko dute Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia.
Helburuen artean, antolatzaileek nabarmendu dute Kilometroak jaiak historikoki izan dituzten helburuei eutsi nahi diela, euskararen eta euskal kulturaren aldeko inbertsio berezia eginez.
Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia, Gipuzkoako ikastolen jaiaren antolatzaileekin bildu zen astelehenean, aurtengo helburuak ezagutzeko eta aurtengo edizioarekiko atxikimendua adierazteko.
Leloari dagokionez, " Ibarran, irria, barra-barra: irribarra" aukeratu dute aurten.