Skip to main content

Gotzon Barandiaran, kulturgilea: "Antzerki bat idazterakoan presente eduki behar duzu taularatu egin egingo dela"

Elkarrizketa

Gotzon Barandiaran kulturgilea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, Hildako haurra bi antzezlanez osatutako liburua hizpide hartuta. Lehenengo antzezlanak izen hori bera du, eta idazle baten kezkak, zalantzak eta hausnarketak jasotzen ditu. Barandiaranek berak bakarrik idatzi du, eta Oier Guillanek lagundu dio edizio lanetan.

Besaulkiak Abarka taldeak taularatu zuen, Ander Lipusen zuzendaritzapean: “Prozesu kolektiboa izan zen, 12 lagun baino gehiagok idatzitakoa. Garai horretan, norbanakoa gailentzen ari zen kolektiboaren gainetik, eta asko bideratzen ziguten pentsamendua erosotasunera", azaldu du Barandiaranek.

Kulturgilearen esanetan, antzerkia genero literariotzat jo daiteke, baina idazterakoan, idazleak presente izan behar du “gorpuztu” egingo dela idatzitako hori eta taularatu egingo dela. Gehitu du irakurzaletasuna eta literaturzaletasuna ez dela “behar bezala irakasten” hezkuntza arautuan, eta “merkatu logika batetik, nobela gailentzen dela”. Zentzu horretan, Barandiaranek nabarmendu du gogoetatu behar dela “euskararen literaturaren egoeraz, eta nola zaletu ditzakegun herritarrak euskarazko literaturara".