Guillermo Presa, Sumar: "PPk eta EAJk ez dute inolako erreparorik akordioak egiteko"
Elkarrizketa
Guillermo Presa Espainiako Kongresurako Sumar alderdiaren Arabako hautagaia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Presak nabarmendu du Yolanda Diazen lidergoak “nahia eta esperantza berpiztu” dituela militantzian, eta kanpaina on bat egiteko “gogoz” daudela.
Presaren esanetan, herritarrek badakite asko dagoela “jokoan” hauteskunde hauetan, eta uste du parte hartze “handia” izango dela. Herritarrek bi aukeren artean aukeratu beharko dutela nabarmendu du: “Bi aukera daude: lortutako aurrerapenak blindatzea eta aurrera jarraitzea, edo atzera egitea".
EAJren eta EH Bilduren kanpainaz galdetuta, Presak azpimarratu du hauteskunde hauetan jokoan dagoena dela Espainiako Gobernua nork gobernatuko duen, eta EAJri leporatu dio “pribilegiatuen eta enpresari handien ahotsa izatea”. Gaineratu du dio PPk eta EAJk ez dutela “inolako erreparorik” akordioak egiteko.
Sumarreko hautagaiak nabarmendu du beren rola dela alderdi sozialista “politika aurrerakoiak” egin ditzan bultzatzea, eta azpimarratu du koalizio gobernuari esker, “Demokrazia garaiko aurrerapen handienak” egin dituztela. Berriz koalizio gobernua osatzeko predisposizioa dutela azpimarratu du, eta horretarako, ezinbestekotzat jo du herritarrak bozka ematera joatea.