Skip to main content

Ane Urkiri, kirol kazetaria: "Nahiz eta porrot egin, realzaleek filosofia eta perspektibarekin ikusi zuten finala"

Gure begiz

2024, Maiatza 20 - 14:05

Astelehenero bezala, asteburuko kirol jardunaldien errepasoa egin du Ane Urkiri kirol kazetariak. Lau jardunaldi nagusi azpimarratu ditu. Alde batetik, Realaren partiduaren inguruko analisia egin du Urkirik; izan ere, 8-0 emaitzarekin galdu du Donostiako taldeak Erregina Kopako finala Bartzelonaren aurka, Romaredan (Zaragoza).

Ondoren, eskubaloiari egin dio errepasoa, Bidasoa azpitxapeldun geratu da eta Zuazo Ohorezko Mailara igo da. Barakaldoko taldea igoera faseko hiru partidetan nagusitu da, eta maila gorenean lehiatuko da datorren denboraldian. Gainera, Erreginaren Kopako txapeldun izendatu eta zazpi egunera, Super Amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako finalerako sailkatzea lortu du, Costa del Sol Malagaren aurkako luzapenean (4-5) gailendu ondoren.

Bestalde, errugbian beste igoera bat azpimarratu du Urkirik, Getxo Rugbyk Cisneros kanporatu eta Ohorezko Mailara igo baita. Bukatzeko, pilotari heldu dio. Jokin Altunak bereganatu du finalerako txartela, txapelketako bigarren finalerdian Iñaki Artola 22-10 garaituta. Amezketakoa nagusi izan da hasieratik amaierara arte.