Image

Musika Zuzenean

MusikaZuzenean TB # 200: Assata + Aitor Garcia de Vicuña (Pasadena, Mice...)

Musika Zuzenean telebista saioaren 200. ataleko erreportaje nagusian Assata taldea arrasatearra ezagutuko dugu egunotan kaleratu duen 'Oasia' diskoa aitzaki. Hitz Bitan atalera Aitor Garcia de Vicuña musikari gasteiztarra gonbidatu dugu. Urteak atzera Montauk taldean ibili zen, eta egun Mice eta Pasadena taldeeko musikaria da. Bere gustoko disko, areto eta kantuen berri eman digu laburrean. Amaitzeko, aurtengo Durangoko Azokan Musika Zuzenean standean izango diren disko zerrenda ezagutuko dugu.

MusikaZuzenean TB # 199: Gari + Ibai Verlaine (Eh, Mertxe!)

MusikaZuzenean telebista saioaren 199. atalaren erreportaje nagusia grabatzeko Bilbon izan gara. Gari musikariarekin egin dugu hitzordua berriki kaleratu duen 'Zuzenean 2022' diskoa gertitik ezagutzeko. Hitz Bitan atalera, berriz, Ibai Verlaine gonbidatu dugu Eh Mertxe! taldeko kidea. Bere gustuko disko, areto, eta kantuen berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 198: Kokein + Manex Altuna (Itziarren Semeak)

MusikaZuzenean telebista saioaren 198. atalaren lehen erreportajea grabatzeko Eibarren izan gara, Kokein taldearen 'Atomika' disko berria ezagutzeko. Jatsu, Iker, Lete eta Zaloa genituen gure zai. Hitzorduan Ruben falta izan da. Hitz Bitan atalera, berriz, Manex Altuna gonbidatu dugu, Itziarren Semeak taldeko gitarra jotzailea. Bere gustuko disko areto eta musikarin berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 197: Guda Dantza + Jon Gurrutxaga

MusikaZuzenean TB saioaren atal honetako erreportaje nagusiann Guda Dantza taldea ezagutuko dugu, argitaratu duten 'Esangabekoak' (Baga Biga) diskoa aitzaki. Formatuko bereziko lana kaleratu dute, bidez batez taldearen lehen 10 urteak ospatzen.

Hitz bitan atalera Jon Gurrutxaga gonbidatu dugu. Urteak atzera Arima Beltza taldeko kidea izan zen, eta gaur egun Bikustik eta Bluebird taldeetan dabil, bere bakarkako bideaz gain. Bere gustuko disko, areto eta kantuen inguruan aritu zaigu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 196: Verde Prato + Txomin L. Aramaio

MusikaZuzenean Telebista saioaren 196. ataleko lehen erreportajea grabatzeko Tolosan izan gara, eta bertan Ana Arsuagarekin egin dugu hitzordua, Verde Prato bezala taularatzen den musikari gaztearekin. Hitz Bitan ataleko protagonista berriz, ez da musikari bat, disko jartzaile bat baizik. Txomin L. Aramaio da bera, eta bere gustokoen berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 195: Merina Gris + Iñigo Larrigan 'Moin' ( Penny Fleck)

MusikaZuzenean telebista saioaren atal honetan Merina Gris taldea ezagutuko dugu. Paskal, Sara eta Julen dira Merina Gris, eta beraiekin batera 'Zerua orain' izena daraman diskoan murgilduko gara luze eta zabal. Hitz Bitan atalera Iñigo Larringan 'Moin' gonbidatu dugu. Urteak atzera Arto Bixarra, The Dirties, edota Sermonds taldeetan aritu zen, eta egun, Penny Fleck taldeko kidea da. Bere gustuko disko areto eta musikariak azaldu dizkigu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 194: Odei + Arkaitz Aranguren ( Orkresta elektrotuna, Erruki Jauna..)

MusikaZuzenean TB saioaren 194. ataleko lehen erreportajea grabatzeko Baionan izan gara, eta bertako karriketan ezagutu dugu Odei raplariaren bakarkako lehen diskoa. 'Terapia' diskoan murgildu gara luze eta zabal, debuteko lanaren nondik norakoak jakiteko.

Hitz Bitan atalera Arkaitz Aranguren gonbidatu dugu. Musikari ipurterrea da bera, eta makina musika egitasmoetan murgildua dabil, besteak beste, Orkresta elektrotuna, Erruki Jauna edota Feos Pero Majos taldeetan aritzen da. Bere gustuko disko, areto eta musikarien berri eman digu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 193: Bazka + Allande Etxeberri (Frigo, Fizt & Furiuz...)

Hemen da MusikaZuzenean Tb saioaren 193. atala. Lehen erreportajea grabatzeko Gasteizko Helldorado aretoan izan gara. Bazka taldearekin egin dugu hitzordua kaleratu duten 'Basoaren Ilunean dantza' diskoa ezagutzeko. Bertan eskaini zuten kontzertua eta abian jarri duten bira izango dugu izpide erreportaje honetan.

Hitz Bitan atalean, berriz, Allande Etxeberri musikariarekin elkartu gara. Egun Frigo eta Fizt & Furiuz taldeetan jotzen du baxua, eta urteak atzera Diabolo Kiwi bandan. Bere gustuko disko, areto eta kantuak aipatu dizkigu laburrean.

MusikaZuzenean TB # 192: Kurkuma + Mikel Inuntziaga 'Inun'

MusikaZuzenean TB saioaren 192. atala ederra dator. Lehen erreportajea grabatzeko Nafarroako Donezbeten izan gara. Bertan Kurkuma taldea ezagutu dugu iraupen luzeko bigarren diskoa duten 'Bel3zidorrean Hör' lana besapean. Hitz Bitan atalera, berriz, Mikel Inuntziaga 'Inun' musikaria gonbidatu dugu. Bere gustuko disko, areto eta musikarien berri aritu zaigu laburrean. Azkenik, Disko Berriak atalean Modesto Newhouseren lan berria ezagutu dugu .
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image