Skip to main content

Ekoizpenari berriro ekin diote langileek Gasteizko Mercedes lantokian

Ekonomia

Enpresa etenik egon da 13 egunez, pasa den apirilaren 23tik, ekoizpena eskariari moldatzeko. Europako merkatuetan eskariaren jaitsiera egon dela azaldu zuen zuzendaritzak, ohiko jarduna geldituz. Lantokian dauden 5.000 langile ingururi eragin dien etena bukatu bada ere geldialdi gehiago egongo dira hainbat sailetan. Muntaketa eta margotze eremuetako langileek astelehen eta ostegunera bitarte baino ez dute lan egingo maiatzean zehar. Hilaren ostiral guztietan etengo da ekoizpena sail hauetan, maiatzak 10, 17, 24 eta 31n, hain zuzen.