Skip to main content

Maiatzaren 18an manifestazio nazionala egonen da Iruñean Palestinaren alde

Politika

Palestinarekin Elkartasuna plataformatik deitu dute 12:30ean Bosquecillotik abiatuko den manifestazioa. Palestinak Israelen partetik sufritzen ari duen ofentsiba ankerra salatzeaz gain, gatazkaren irtenbidea Palestinaren deskolonizaziotik eta Israelen desagerpenetik pasatu behar dela aldarrikatzea izango da, baita hau babesten duten konplizeak seinalatzea ere