Image

Sakonean

All Stories

Maite Bergara: 'Hemen bi alarde egiten dira eta Udalak ez du alarderik'

Alkatearen harrerarik gabe, alarde parekidea txalo artean hartu dute herritarrek. Urte luzez eztabaidatsua izan da, herria bitan banatuz. Gaurkoan giro lasaia sumatu da. Ohi bezala, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida, EAEko Arartekoko ordezkariak eta Espainiako Gobernuko ordezkari Denis Itxaso bertan izan dira.

Bi urteren ostean bueltan dira Leioako San Juan jaiak

Hasi dira Leioako San Juan jaiak pandemiaren aurretik ezagutzen genituen bezala, mugarik gabe. Bi urteko geldialdiaren ondoren herritarrak gogotsu daude jai giroan berriz elkartzeko. Ekainaren 23ko txupinazoarekin eta kuadrillen jaitsierarekin hasi dira jaiak. Arratsaldeko 19retan izan da txupinazoa, eta Saray Herrera eta Jon Ruiz izan dira aurtengo Mari Pepa eta Arlote. Jaiak errespetuzko eta tolerantziazko giroan egin daitezen eskatu zaie herritarrei.

Ia 15.000 hektarea kiskali dira Nafarroan suteen ondorioz

Suteak ekainaren 14an hasi ziren Nafarroan. Astebetean hainbat izan dira Foru Erkidegoan, ia 15.000 hektarea erretzeraino. Dagoeneko suteak egonkortuta daude, asteartean egin zuen euriari eta suhiltzaileen lanari esker. Dena den, kalteak handiak izan dira; basoan, batez ere, baina baita soroetan eta laboreetan ere. Hori hala, Foru Erkidegoa hondamendi eremu izendatuko dute.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image