Saio honetan, Estitxu, Keia, Frikun, Saia Goait, Burutik, eta Kerobia taldeak ekarri ditugu gurera.
Aste honetan beraien kantuak izango dira protagonistak.
Musika Zuzenean telebista saioa bosgarren denboraldiaren amaierara iritsi da. Uztailean emitituko ditugun saioetan urte guztian egindako lana ikusteko aukera izango duzue. Lehen saio honetan Tatxers, Hegazkin, Idoia, Rotten XIII, Giante eta Xiberoots talden entsegu lokalean sartuko gara eta bertan grabaturiko kantuak izango dira protagonista.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.
Erreportaje nagusia egiteko nafarroako Erize herrira bidaiatuko dugu. Bertan dute entsegu lokala Burutik taldeko kideek, eta bertan sortu dituzte taldearen bigarren estudioko emaitza den 'Hamabost segundu' diskoko kantuak. Hitz bitan atalera, berriz, Ruben bernedo gonbidatu dugu, Braulio, Shibari eta Uther taldeko kidea. Bere gustuko areto, disko eta kantuen berri eman digu laburrean.
Ikusi Musika Zuzenean saio guztiak nahieran.