Image

Sakonean

Kobetamendiko zelaiak musikaz blaitzeko prest daude BBK Live jaialdian

Bueltan da BBK Live jaialdia. Kobetamendiko zelaiak jendez gainezka egongo dira XV. edizio honetan ere. Koronabirusaren ondoriozko etenaren ostean, jendeak irrikaz hartu du jaialdiaren itzulera eta ohi bezala hainbat musika estilo entzun ahalko dituzte bertan: pop-rock, musika urbanoa, elektronikoa, flamenkoa, trap... Euskal Herriko zein mundu osoko artistak eta ikusleak bertaratu dira.

Maite Bergara: 'Hemen bi alarde egiten dira eta Udalak ez du alarderik'

Alkatearen harrerarik gabe, alarde parekidea txalo artean hartu dute herritarrek. Urte luzez eztabaidatsua izan da, herria bitan banatuz. Gaurkoan giro lasaia sumatu da. Ohi bezala, Emakundeko zuzendari Izaskun Landaida, EAEko Arartekoko ordezkariak eta Espainiako Gobernuko ordezkari Denis Itxaso bertan izan dira.

Bi urteren ostean bueltan dira Leioako San Juan jaiak

Hasi dira Leioako San Juan jaiak pandemiaren aurretik ezagutzen genituen bezala, mugarik gabe. Bi urteko geldialdiaren ondoren herritarrak gogotsu daude jai giroan berriz elkartzeko. Ekainaren 23ko txupinazoarekin eta kuadrillen jaitsierarekin hasi dira jaiak. Arratsaldeko 19retan izan da txupinazoa, eta Saray Herrera eta Jon Ruiz izan dira aurtengo Mari Pepa eta Arlote. Jaiak errespetuzko eta tolerantziazko giroan egin daitezen eskatu zaie herritarrei.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image